Udaberria izan du hilabete honetako zerrenda osatzeko hizpide Gorka Lizasok

Hilabeteroko txanda osatzera etorri zaigu Gorka Lizaso musikari eta kolaboratzailea ‘Ostiraltxo’ saiora. Beti bezain txukun egin ditu lanak eta oraingo honetan ‘Udaberria’ hartu du aitzakia bezala kantuen zerrenda osatu ahal izateko. Ez du beraz edozein modutara egin oraingoan ere, izan ere kantutzar paregabeak entzuteko aukera izan dugu Lizasoren eskutik eta ostiral bati merezi duen erritmoa jartzeko aukeraz ere ondo baino hobeto baliatu gara.

Hurrengo podcasta

Jokin Murua gabiriarra batu zaigu asteko bertsolaritza tartera

ol. Api 9 , 2021