SOINUGELA: Azken sei hilabeteotan joan zaizkigun musikari batzuk, Drive-By Truckers zuzenean

Pasa den ekainean Soinugela berezi bat (etxetik grabatua) egin genuen, urtearen lehenengo sei hilabeteetan koronabirusaren ondorioz hildako artisten kantu batzuekin. Urteak aurrera egin ahala beste asko joan zaizkigu eta abendu honetan horietariko batzuen omenez kantu sorta bat aukeratu dugu: Kraftwerk (taldeko Lorian Schneider): Autobahn (1974), Betty Wright: Clean Up (1971), Jimmy Cobb: So What (1959), Mory Kante: Yeke Yeke (1987), Millie Small: My Boy Lollipop (1964), Hux Brown: Mother And Child Reunion (1972),  Judy Dyble: Time Will Tell the Wiser (1967), Charlie Daniels: The Devil Went Down to Georgia (1979), Tami Lynn: I’m Gonna Run Away from You (1971), Justin Townes Earle: Midnight at the Movies (2009), Trini Lopez: If I had a Hammer (1963), Juliette Gréco: Si tu t’imagines (1950), Van Halen: Jump (1984), Bunny “Striker” Lee: Wet Dream (1970), Spencer Davies: Gimme Some Lovin’ (1966), Johnny Nash: Tears on My Pillow (1975), Jerry Jeff Walker: Mr. Bojangles (1968).

Drive-By Truckers taldeak The New OK diskoa kaleratzear du, eta urte berriko lehenengo saioan entzungo dugu Soinugelan. Bitartean, 2008an talde honen kontzertu onenetakoa, Austin City Limits  telebista saiorako grabatua, hartu eta bertako Perfect Timing eta A Ghost to Most kantuak aukeratu ditugu entzuteko.

Deskargatu hemen.

The post SOINUGELA: Azken sei hilabeteotan joan zaizkigun musikari batzuk, Drive-By Truckers zuzenean first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Olentzero eta Mari Domingiren zain

ol. Abe 25 , 2020