EGUN ERO KANTUZ – Josean Iturralde

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, Goldarazko (Imotz) Josean Iturralde izan dugu gonbidatu. Azken legegintzaldian Imozko alkate izana, gaur egun arrautza eta ahuntz-esneki ekologikoak ekoizten ditu bere jaioterrian. Bere ibilbidea ezagutu nahi?

Hurrengo podcasta

PANDEMONIYUA: Ibai Luque

ol. Urr 30 , 2020