Piperpolis: “Zaharkitze programatua” poema liburua aurkeztu digu Eva Perez-Ponsek

2008 urtean Blas de Oteroren jaiotzaren urteurrena dela eta Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero-Bilboko Uria Nazioarteko Poesia Saria sortu zuten, aurten XII garren edizioa izan du sariketak. Irabazlearen poesia bilduma argitaratu berri du erein argitaletxeak, Eva Perez-Pons-en “Zaharkitze programatua”. Lehenengo literatur lana du Evak. Zaurgarritasunak ekartzen dituen kontraesanekin egingo du topo irakurleak poesia bilduma honen bertso lerroetako askotan. Izan ere, gorputza oso presente dago liburu guztian zehar; gorputzak sistemak dakartzan biolentziekin talka egitean hartzen dituen formak, gorputzen arteko eta gorputz propioarekiko erotismoa, isiltasunen presentzia, maitasuna edo maitatzeko orduak… hori guztia agertzen zaigu poemetan.

Hurrengo podcasta

BESTE BAT: Gozategi x 2

og. Uzt 16 , 2020