Maitane (Gasteizko Etxebizitza Sindikatua): «Gure etxeen defentsa bermatu ahal izateko sarea abiatuko dugu»

Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak «Hozkailu Hutsik Ez» kanpaina abiatu du bizi dugun testuinguruari aurre egiteko tresna gisa eta horren inguruan gehiago jakiteko, bertako kidea den Maitanerekin mintzatu gara.

Salbuespen egoera hasi zenetik Sindikatuak izan duen jarduna azaldu digu. Batetik, etxebizitza doakoa, unibertsala eta kalitatekoa aldarrikatu zutela azalduz eta bertzetik, Sindikatuarekin kontaktuan jarri ahal izateko posta elektroniko bat martxan paratu zutela, etxebizitza arazoak dituen orok bertara idatz dezan. Horrez gain, «Hozkailu Hutsik Ez» kanpaina abiatu dute, diru bilketen bidez, elikagaiak erosteko arazoak dituztenei laguntzeko helburuaz.

Akitzeko, datozen egunetan etxeen babes sarea sortuko dutela azaldu digu, etxeak defendatu ahal izateko eta horien aurka ematen diren erasoen aurrean, efektiboki erantzuteko gaitasunak batzeko.

 

Hurrengo podcasta

KOLABORAZIO INTERNAZIONALISTA| Igarki de Robles

og. Mai 21 , 2020