Europara Begira| Alemania

Ostegunero bezala Europara begira jarri gara eta gaurkoan, Alemaniako egoeraz mintzatu gara Amaia Orberekin.

Gaurko kolaborazioan, Merkelek atzo burututako azken adierazpenen inguruan mintzatu gara, deskonfinamenduaren inguruko zenbait argipen emanez. Bertzalde, biharko egunaz ere hitz egin dugu, izan ere, maiatzaren 8a armada gorriak Berlin askatu zueneko eguna izan zen eta jai eguna izan ohi bada ere, hainbat kolektibo migrantek protesta eguna antolatu dute, Alemanian eskuin  muturreko indarkeria oso bizirik jarraitzen duela salatzeko.

Kolaborazioari amaiera emateko, zenbait dokumental gomendatu dizkigu Amaiak eta Migrantifa Berlin-ek burutuko duen ekimenera batzera gonbidatu ditu entzuleak.

Hona hemen dokumentalen estekak:

– THE TRUTH LIES IN ROSTOCK: https://www.youtube.com/watch?v=pt8flIBNQis
– WE ARE YOUNG WE ARE STRONG: https://www.youtube.com/watch?v=I1_lHFjrKN8

Kolaborazio guztia hemen entzungai:

Hurrengo podcasta

Zinema Itsuan, aske espazio irekietan

og. Mai 7 , 2020