Foron (GKS Gasteiz): “Egoera honen ofentsiba izaera azpimarratu nahi dugu”

Koronabirusaren testuinguruan Gazte Koordinadora Sozialistaren irakurketa eta lanketa ezagutzeko helburuaz, Gasteizko GKSko kidea den Foronekin mintzatu gara gaurkoan.

Testuinguruaz egiten duten irakurketarekin eman diogu hasiera elkarrizketari eta egoeraren izaera ofentsiboa azaldu digu, lau aldarri nagusi dituztela aipatuz: osasuna, egia, askatasun politikoak eta langile antolakuntza.

Maila nazionalean, lanketa hiru ildo desberdinetan burutzen ari direla kontatu digu: laborala, etxebizitza eta jazarpen poliziala. Hala ere, lekuan lekuko borrokak eta eskualde bakoitzeko erreminta desberdinak ere baliatzen ari direla erran digu.

Akitzeko, Gasteiz mailan zentratu gara. Batetik, Etxebizitza Sindikatuaren lana azalduz, eta bertzetik, jazarpen polizialari aurre egiteko burutzen ari diren lana ezagutuz.

Hurrengo podcasta

Ilemokhanka

az. Api 22 , 2020