ZURIA BELTZEZ – 392 – batasunaren indarra

Published On 20 urtarrila, 2020 | By zuriabeltzez | Zuria Beltzez

Maluta eta Kobalski kideen lankidetzari esker lortutako ordubeteko kanta aukeraketa berria aurkezten dizuegu. Gaurko sesio jator honetan jarri ditugun soinu liluragarrien artean funk sitarduna, gospel-blues aitzindaria, mambo R&B arina, rockabilly basatia, garage psikodeliko iluna, soul goxo dotorea, garage-punk kobazulotarra, funk axolagabea, flamenco-rock atzekabetua, samba astindua, tropicalia pizgarria, rocksteady garaikidea eta, azkenik, early reggae dibertigarria. Aldaka eta belarri zorrotzak asetzeko moduko irratsaio ederra! Dastatu (dantzatu) eta epaitu!

0- Sohail Rana – Soul sitar 1- Sister Rosetta Tharpe – Strange things happening everyday 2- Jimmy Rushing – Where were you? 3- Johnny Fallin – Wild streak 4- The Estes Bros. – Tomorrow’s sunlight 5- The Capitols – Cool jerk 6- Carlton Jumel Smith – I can’t love you anymore 7- The Avengers – Be a caveman 8- The Internationals – Give a damn 9- Las Grecas – Mas que eso 10- Rosa Maria – Samba maneiro 11- Os Novos Baianos – Curto de veu e grinalda 12- The Frightnrs – Trouble in here 13- The Maytones – Funny man

Comments are closed.