BERBAZ: Ziortza, geldiarazi dezagun animalien zapalkuntza, utz dezagun zorakeria hori. Antiespezismoaz

Egunen baten, amets, Bilbaon kultura eta gastronomiak bat egingo duten espazio antiespezista eta askea zabalduko luke. Azken urteotan, feminismotiko ohiturari jarraituz, norbere pribilegioei uko egitetik piztu zitzaion grina.

Egun, La Camelia-n dabil, vegan-bar. “Gustua horrelako jende batekin lan egitea, gizaki moduan tratatua izatea eskas egiten den ostalaritza mundu honetan, …”. “Danetarik egiten dugu, astiro, dakigunetik hasi, eta apurka-apurka elkarrengandik ikasi”. “Euskaraz menuak idazten hasiko naiz, lotsa ematen baitu, hainbat bezero euskaldun izanda, ganera, menua erdera hutsean esakaintzeak; Valentzia-Catalunyakoak, jabeak, eta aurrera-aurrera, baiki, dioste”.

Eta Piztiak-en ere bai badabil Ziortza, Bilboko Aste Nagusia beste kontzientzia batean bizi ahal izateko aukera eman nahi duen konpartsan. Goraka eta goraka bait doa joera. “Zezenketak, leheneko kontua ematen du jada. Gero eta jende gutxiago” (eta, haietako asko, gehitu diogu, danon poltsikotik ordaindu eta  bertoko udal-diputazioek laguntxuei, elitekerian oparitutako sarreraz, ufa!).

Euska Herrian gero eta esnago, ugariago, hedatuago. Azaroaren 1ean, bigarrenez, jaialdi-manifestaldia egin barri dabe, bazterretako lagun ugariri bat egiteko aukera. Aurrera goaz!

Izatez, hain izkutuan eta zigor mehatsu lazpean gorde nahi duten errealitateari buruzko informazioa piska bat begiratuz gero, laster urrunduko ginateke asko, hainbeste zapalkuntza eta sofrimendu eragiten duen elikadura sistema zentzunbako eta ankerretik. Badator iraultza, usma daiteke.

Kantak:

Lost in the supermarket (The Clash)

Poderosxs (Krudas Cubensi)

Erreferentziak: 

NOR (Euskal Herria Antiespezista)

Tras los muros (animaliak askatzeko argazkigintza)

GUREAN dokumentala (animalien erabilera euskal festetan)

824 ediciones (argitaletxe antiespezista)

La Camelia

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Bilboren berri, Bilbo Hiria irratiaren eskutik

az. Urt 8 , 2020