BERBAZ: Joseba Bidaurrazaga Larrabeitia osagilea, naturismoaz: dieta barazkizalea eta astero sauna parea”

Published On 18 abendua, 2019 | By Berbaz BILBO HIRIA IRRATIA | Berbaz

8 urtegaz etorri zen Mexikotik 1937an han jaio eta gerra osteko lehen urteak bizi eta gero. Aita ere osagilea (“osasuna, osotasuna, oso ona”) zen. Aita zenaren ildoari lotuz 100 urte bete dabez naturismoa zabaltzen, bion artean. Iris bitartezko diagnostikoan ere berezitu izan dira Bidaurrazagatarrak (“begia, barruko egia. Aurpegia, aurreko egia”). Orain, Mirari Bereziartuaren laguntzaz, liburu batera ekartzen ari dira bidean ikasitakoa. Argi utzi nahi dute naturismoa zer den eta zer ez den.

Osasunerako autorregulatzen ari gara beti, garbitzen, arnasa, txiza, kaka (zailtasunak? Labatiba!) eta izerdiaren bidez. Denbora utzi egin behar zaio horretarako gorputzari. Sukarra egiten dugu, tenperatura altxatuta, birusak hiltzeko. Saranpioia txikitan hartzen dugu, azaletik garbitu eta antigorputzak berez sortzeko, bakunaren (kanpokoa) beharrik gabe.

Sobera duguna kanpora eta gauza ona barrura, horra osasuna. Gaixoaldi bakoitzak bere zikloa dauka: 3-4 egunetan beroa, atsedena, lurrina eta salda beroa hartuta, sendatuta. Euskal Herriaren Jakintza-n Azkuek omen zioen, 40 egunetan azukre-ur hutsetan egonez gero, tifusa gainditzen ahal zala. Jakina, 40 eguneko zikloa du-eta gaixo horrek ;-)!

Buruko gaixoak bestelakoak dira. Behin kutsatuz gero neuronak (zikinkeria gehiegi sartuta), betiko kutsatuak. Horiek ez dira berritzen, azala ez bezala.

Edipo konplexua gainditu behar duela gizonak benetan gizontzeko, hori ere atera zaio. Arazo askoren iturri ei da gizonak andre unibertsala nor dan ez dakiela, ez duela nahikoa barneratua, hilero-hilero andreak bizi duen zikloaren garrantzia eta horrek ematen dion dohaina. Eta poligamia lotu dio horri, erdi-txantxetan, emakumea hobeto ezagutu beharra. Poliandria ere bai, ziur.

Bukatzean, osasunerako aholku batzuk botako? Aholku bat, nahikoa, errimatua gainera: dieta barazkizalea eta astero sauna parea (gazteleraz bota du: “dieta vegetariana y dos saunas por semana”.

Bizi-bizi, zorrotz, umoretsu izan dugu Joseba gaur Bilbo Hiria Irratian, egunean pare bat aldiz “Artxandako kapitaletik” behera erdialdera eta gora bueltan egiten duena, Mikel Laboa zenaren ikaskide eta laguna, kantari ere tarteka. Entzun!

Kantak:

Kantu eroa (Jabier Muguruza, JC Perezen kantaren bertsioa egiten)

Gogoa eta gorputzaren zilbor-hestea (Mikel Laboa)

Erreferentziak:

Hemen Joseba. bere etxeko ortuan, udaberriko aldaketak gure gorputzean zelan eragiten duen azaltzen

Okelaren atabismoak, Josebak opari ekarri digun orri interesgarria, zer lotzen dion gure gizarteak haragiari, zer barazkiari, gura pentsamoldeak eta praktikak behartuz.

Comments are closed.