Igandean zuzeneko irratsaioa egingo du Arraio irratiak Kilometroak festaren harira

Igande honetan, urraiaren 6an, Kilometroak ospatuko da Zarautzen eta Arraio Irratiak zuzeneko emisioa egingo du.

Irratsaioa goizeko 10:00etan hasiko gara zuzeneko saioarekin arratsaldeko 19:00ak arte. FM bidez (99.3FM), internetez (http://www.arraio.eus/online/online.html) eta ibilbidean zehar izango diren bozgorailuetan entzun ahalko da irratsaioa. Saioan zehar, egunaren jarraipena egiteaz gain, bai egitarauari dagozkionak zein ekitaldi ezberdinei dagozkionak, pertsona ezberdinei eginiko elkarrizketak izango dira ardatza. Antolatzaileak, ikasleak, ikasle ohiak, gune ezberdinetako koordinatzaileak eta abar pasatuko dira gure mikrofonoetatik. Arraio irratiko esatari eta teknikariekin batera hurbileko kideekin osatu dugu ekipoa eta musika atseginaz gain gure umore ezin hobea zihurtaturik izango dituzue. Ez galdu aukera eta sintonizatu Arraio Irratia igande honetan!

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | "Urruña gaua" egingo da Urriaren 12an

ol. Urr 4 , 2019