“Gure kultura espazioak babesten jarraituko dugu”

Emanaldi kopuruari muga kentzeko tramitea hasi du Eusko Jaurlaritzak.

Gogoratuko  dugu denok nola kulturgile eta ostalarien artean hautsak harrotu zituela Jolas Jardueren Legea garatzeko Eusko Jaurlaritzak joan den hilean onartu zuen dekretuak. Izan ere, hartarako lizentziarik ez duten Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko aretoetako ikuskizunen kopurua mugatzen zuen testuak. Zehazki, hilean gehienez bi eta urtean gehienez hamabi antolatu zitzaketen areto horiek, dekretuaren arabera.

Neurri honen aurrean, kultura munduko jendea bildu eta Arteak Ireki plataforma osatu zuten.  Egindako lanak eman ditu fruituak, izan ere, esan bezala, emanaldi kopuruari mugak kentzeko tramitea hasi du Eusko Jaurlaritzak. Gertatutakoaren balorazioa egin dugu Miren Narbaizarekin.

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 365 - adiorik ez, Andre!

al. Mar 25 , 2019