“Loratze perimetroa” fabulaz eta “Zirriborroak eta gero” proiektuaz

Proiektu berri baten berri izan dugu gaurkoan. Izan ere, Azala espazioak bultzatutako “Zirriborroak eta gero” proiektuaren estreinaldia egin dute Katixa Agirrek idatziriko “Loratze perimetroa” fabularen bitartez. Azala proiektuaren inguruan aritu gara Idoia Zabaletarekin, eta baita Katixa Agirre idazlearekin ere Errekaleor auzo askearen etorkizuna proiektatzen duen fabulaz.

“Loratze perimetroa”, irakurtzeaz gain, entzuteko aukera ere izango da Katixa Agirreren ahotsean, eta gurean, Zebrabidean, astelehenero izango dugu kapitulu bat entzuteko aukera. Ez galdu!

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Emakumin eguneko irratsaixo berezixe

og. Mar 7 , 2019