SOINUGELA: Tim Hardin, Bob Dylan, Igelaren Banda, John Hiatt, Elvis Costello, The Gladiators #PedroEliasIgartua

Gure gaurko urrezko kantua Tim Hardin singer-songwriter ahaztezinak grabatu zuen Reason to Believe izan da. 1966an egin zuen eta geroztik behin eta berriro abeslari askok grabatua izan da. Urte bereko If I Were a Carpenter eta Don’t Make Promises ere entzun ditugu.

44 urte igaro dira Bob Dylanek Blood on The Tracks LPrako sei egunetan inoiz grabatutako kantu sorta hunkigarrienetakoa gauzatu zuenetik. Aurten New Yorken eta Minneapolisen egin ziren saio guztiak argitaratu dira Booty Series 14en ataleko sei CDtan. Gaur aukeratu ditugunak: If You See Her, Say Hello, Simple Twist of Fate, Tangled Up in Blue, Shelter from The Storm.

Orain dela urte batzuk, Natxo de Felipek Oskorriren bere taldekidea zen Bixente Martinezi Aita Donostiaren Canciones de Navidad kantutegia oparitu zion. Orain Bixentek Igelaren banda taldeagaz 15 gabon kantu ekoiztu ditu eta Ur berri, urte berri CD berrian argitaratu ditu kantari batzuekin. Agian Euskal Herrian inoiz grabatutako gabon kanten diskorik onena. Entzun ditugunak: Hela, hela (Maite Larbururekin), Arboletako argiak (Maddi Oihenartekin) eta Hogeitalaua gabongana (Natxo de Feliperekin).

John Hiatt-ek, aurten ere, lan berria ekarri digu, The Eclipse Sessions izenekoa. Bere kantuak beti izaten dira oso esanguratsuak, eta guk hiru aukeratu ditugu bilduma berri horretatik: Cry to Me, Poor Imitation of God eta All the Way to the River.

2013tik ez du Elvis Costellok bilduma berririk grabatu, baina aurtengo Look Now betiko The Imposters bere taldearekin egindako lan ederra dugu. Entzun ditugun kantuak: Don’t Look Now, He’s Given Me Things, Under Line eta I Let the Sun Go Down.

Jamaikako The Gladiators taldekoek 1982an Symbol of Reality diskoa kaleratu zuten. Aurten CD batean berreskuratu dute lan bikain hura. Symbol of Reality eta Righteous Man entzun ditugu.

Bukatzeko, Norah Jones-ek Jeff Tweedyrekin egindako A Song With No Name eta Gillian Welch-ek egindako Neil Youngen Pocahontas abestiaren bertsioa eta John Grant-en No More Tangles entzun ditugu.

Hurrengo podcasta

KOLPEZ KOLPE – 3×87 – Herdoil Noiz Arte

az. Abe 26 , 2018