BERBAZ: Urtzi Goiti, biologo botazalea, Kolore Guztietako Basoen alde

Botazaleak edo batazaleak, horiek biologoen arteko espezie nagusiak. Oso lurretan nahastekoa izan da Urtzi txikitatik, eta gaur egun ere holantxe dabil: Ingurumen Zientzietan irakasle eta sagu-zaharrei buruzko ikertzaile eta aditu izateaz gain, ortuan eta mendian dabilenez gustora, bere jakintza Kolore Guztietako Basoen alde jarrita ere badabil, duela urte bete ingurutik, leioaztarra.

Abenduaren 1ean gune irekiko batzarra dute Gernikan eta herritarrak eta zelan edo halan basoari lotutakoak bertara gonbidatzen etorri da irratira. Basoan premiazkoa delako kontserbazio basoen eta naturatik gertuko basoen aldeko apostua. Eta orain da momentua horretan ekiteko.

Zeuek be gonbidatuak! Zeuek be gonbidatzaile. Zabaldu gonbidtea (JPEG ; PDF), mese!

Erreferentziak:
Kolore Guztietako Basoak

Bota Piñue! Gune Irekia, abenduaren 1ean Gernikan (Astran)

Kantak:
Hibernazioa (Izaki Gardenak)
Perretxikotan (Hiru Truku)

 

Hurrengo podcasta

MIR 2018-11-24 - MIR esperimentaten

lr. Aza 24 , 2018