“Gernikako lekuek” festibalaren berri eman digu Usoa Uribek

Gernikako Lekuek festibala ospatuko da Martxoaren 3tik 11ra bitarte, Gernikako hainbat espaziotan. Bostgarren edizioa da aurtengoa, eta antolatzaileen hitzetan “eklektikoa, irekia, horizontala eta merkatuaren logika nagusietatik kanpo dagoen” festibala da.

Bertako musikariak izango dira protagonista, eta kontzertuez gain, beste hainbat emanaldi ere antolatu dituzte. Egitaraua eta informazioa www.gernikakolekuek.com webgunean ikusgai izango da, eta sarrei dagokienez, hainbat gunetan salgai egoteaz gain, webgunetik ere eskuratu daitezke.

Hurrengo podcasta

POTTO: Abra sariketaren XVII. edizioa, La Dupla jatetxean.

og. Ots 22 , 2018