Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Makulu Ken musika taldea disko berriaren aurkezpenetan murgilduta dabil joan den otsailaz geroztik. Musikalki “euskal afrobeat” izenez definitzen dute euren estiloa eta Kalè Kalè du izena haien estudioko bigarren lanak. Guztira, 15 kantu berri bildu dituzte bertan, guztiak, taldearen sorkuntzak. Ba ostiral honetan, Bilboko Hika Ateneora eramango omen dute beren pozoia, hala iragarri dute taldekoek eurek. Ba zitaren aurrerapena egiteko, Bilbo Hiria irratiarekin bat egin dugu, bertako koordinatzaile Ane Zabalak elkarrizketatu baititu Makulu Keneko bi kide.