1215. Katea: Tijuana Sound Machine

Tijuana, Baja California, México. San Diego ikus daiteke hiria inguratzen duten mendi koxkorretatik, orma baten atzean, hori bai. Tijuana da mexikar askoren topaleku, hegoaldetik oraindik iparralderago joateko asmotan etorriak eta baita, era berean, legerik gabeko hiri gisa hartzen duten estatubatuar festazaleen elkargune.

Ekosistema horretan sortzen da Nortec soinua, Mexiko iparraldeko soinu tradizionalen (banda sinaloense, norteña, corridos…) eta elektronikaren arteko nahasketa partikularra. Gaurko 1215. Katea saioa soinu hau aztertzeari eskaini diogu, batez ere Nortec Collective kolektiboa osatzen duten artistengan zentratuta.

Hurrengo podcasta

Chuck Berryren, Sonic Youthen eta Blues doinuen artean

ig. Mar 26 , 2017