ERRO TA BERRI – Rhiannon Giddens, Valerie June, Jesca Hoop, Laura Veirs, Laura Marling, Lou Topet, Izaki Gardenak…

Asko dira azken astetan argitaratu diren emakumezko folk abeslarien diskak. Gehienak ere Iparramerikakoak, guk horietako batzuk ezagutuko ditugu. Ondoren Euskal Herrira itzuliko gara Lou Topet, Izaki Gardenak eta Xabier Montoia entzuteko. Angel Parraren heriotzaren ostean berari ere omenalditxoa egingo diogu. Hauek dira entzungo dituzun abestiak:

1) Rhiannon Giddens, Iron & Wine “Forever Young”, 2) Rhiannon Giddens “At purchaser’s option”, 3) Rhiannon Giddens “Hey bébé”, 4) Valerie June “Two hearts”, 5) Jesca Hoop “The lost sky”, 6) Laura Veirs “Icebound stream”, 7) Laura Marling “Nothing, not nearly”, 8) Laura Marling “Next time”, 9) The Sadies (ft. Kurt Vile) “It’s easy (like walking)”, 10) Lou Topet (ft. Joseba Irazoki) “Norekin hago?”, 11) Izaki Gardenak “Bihotz”, 12) Ángel Parra “Abril”, 13) Xabier Montoia “Udaberria”.

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: 'Harian' ikuskizunaren berri, Antxetako Maia Muruagaren eskutik

ol. Mar 17 , 2017