PIPERPOLIS: “Neskatoak” dokumentalean barrena Jon Abrilekin

Emakumeon bizipenak dokumental batean jaso ditu Jon Abril Olaetxea beratarrak, “Neskatoak” izeneko ikus-entzunezko lanean. Proiektu honen bidez, “dena utzi eta mendiz etorkizun baten bila joan ziren emakumeen testigantzak jaso nahi izan ditut. Ehunka izan ziren, frankismoaren urterik gogorrenetan, Baztan-Bidasoatik lanera joandako emakumeak. Piperpolis saioan izan da Jon Abril, duela urte bete estreinatu zuen lana eta pozik dago Euskal Herrian izan duen harrerarekin.  Gaur egungo migrazio-prozesuetan bezala, emakumeek paper aktiboa izan zuten orduko gizartean, bertan gelditzen ziren gurasoei eta etxekoei ekonomikoki berebiziko laguntza eman baitzieten.

Hurrengo podcasta

Ilazki Gainza: "Garrantzia du hedabideen genero ikuspuntuak, gizarte joera markatzen dute eta"

az. Mar 15 , 2017