Gipuzkoako 10 azoketan egindako ikerketaren arabera, azokek emakume aurpegia dute; azoketan saltzen duten baserritarrek eskala txikiko ekoizpen dibertsifikatuak dituzte; eta herritarrak kalitatezko elikagaiak eta bertako produktuak erostera gerturatzen dira. Ikerketa honen ondorioei buruz hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Mirene Begiristain EHUko irakaslearekin eta Landaola – Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioko azoken koordinatzailearekin, Ainhoa Zabalarekin.
![](https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2017/02/AZOKEN-eragin-ekonomiko-eta-soziala-1-1-000.jpg)