LUR ETA MURMUR Desazkundea eta Bizitza Ona V.Topaketak

Lur eta Murmurreko programa honetan Desazkundea eta Bizitza Ona V.Topaketei buruz hitz egin dugu Mugarik Gabeko Sandra Fernandezekin. Bihar, ekainak 3, Desazkundea eta Bizitza Ona V.Topaketak: errebindikazioa eta alternatiba kolektiboak ospatuko da Bilboko Pelota Kalean 10. Egitaraua, lehenagoko topaketak eta etorkizunari begira lortu nahi dutenari buruz hitz egin digu Sandrak. Gainera, sorpresaren bat egongo dela aurreratu digu, beraz, ezin dezakegu galdu!

Beste aldetik, Sutondotik Plazara lehiaketa martxan dagoela aurreratu genuen azkeneko programan. Jada hasi dira parte hartzaileek ikaragarrizko lanak igotzen. Epea uztailaren 15 arte da, baina ez utzi azkeneko momenturako. Parte hartu lehen bai lehen ilustrazio, narratiba, ikus-entzun edo argazki batekin.

Hurrengo podcasta

Haurren gorputz adierazpenaren eta Bergarako eskola bidearen berri ekarri dugu Txapa irratitik

og. Eka 2 , 2016