IRRATIEN TARTEA: Uztaritzeko Hartzaro jaialdiaren berri, Radiokulturatik

Bihar hasi eta otsailaren 28ra arte egingo da Uztaritzen Hartzaro jaialdia. Herri Soinu kultur Erakundeak antolatzen duen Euskal Herriko neguko festa horrek inauteri ohiturak sustatzen ditu, ikuslea udaberriari ongietorria egitera gonbidatzen duen bitartean. Horretarako kaskarotak, dantza, musika, hitzaldiak, erromeriak erakusketak eta beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte inauterien egunen bueltan. Ekitaldi gehienak Uztaritzen egingo dituzte, baina inauteri astelehenean Tolosara irteera aurreikusi dute. Ba xehetasun guztiak Felipe Lesgourgesek eskaini dizkie Radiokulturako lagunei, eta horiek ekarri ditugu gaurko irratien tartera.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Punjabeko drogen demokrazia, elikadura ohiturak eta euskal emakumeen historia

ol. Ots 17 , 2017