IRRATIEN TARTEA: Iduzkilore konpainiaren ‘Telesforo ez da Bogart’ obra, Antxetatik

Hazparneko anderea obraren ondoren, Iduzkilore antzerki konpainia Xabier Mendiguren idazlearen lanari lotu zaio. Aktore talde bat jokoan, antzezlan bat asmatzeko jolasean, gogoko filmak oroitzen hasi ziren: Blade Runner, Gone with the Wind, eta batez ere Casablanca. Azken horretna, baina, protagonistak, naziengandik ihesi zihoazenak, euskaldunak baitziren. Iruditu zaie badela garaia egiazko istorioa kontatzeko eta horretarako ondu dute Telesforo ez da Bogart antzezlana. Bihar, 20:30ean, Senpereko Larreko gelan egingo duten estreinaldiaren harira, Antxeta irratiko Maia Muruagak eginiko erreportajea ekarri dugu gaurko irratien tartera.

Hurrengo podcasta

'Gaur8': Haitiko egoera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak eta baserritar jantziak

ol. Abe 16 , 2016