POTTO: Bizkaiko Bertsolari txapelketak azken kanporaketa, Zaldibarren

Bizkaiko Bertsolari txapelketak azken kanporaketa izan zuen zapatuan, Zaldibarren, eta, saio hori bukatutakoan, erabakita geratu ziren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien izenak. Zaldibarren Nerea Ibarzabal izan zen irabazlea, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da bere herrian, Markinan, jokatuko den finalaurrekora.
POTTO saio honetan, entzule, Zaldibarren entzundako bertsorik onenez gozatzeko aukera duzu; halaber, notiziak eta agenda-proposamena ERE ekarri dituzte uhinetara Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Datorren astean, XILABArekin dugu hitzordua.

BIBA el verso!

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Altxatu taldearen "Hegalen indarraz aitzina" diskoa eta "Koadernoa zuri" antzezlana

og. Aza 10 , 2016