HITZEN LIOA HIRUTAN – Billurrak patrikan eta J. Sarrionandia

Kaixo arrosazale!

Urriak 29an eginiko irratsaioa da jarraian entzungo duzuna. Irratsaio berezi bat egin genuen eta gurekin batera Mariñe lagun eta artista izan genuen KKinZonako estudioan. Mariñe eta Malenek, Arte Ederretako amaierako proiektu gisa, animazio korto zoragarri bat ondu zuten 2015 amaieran. Billurrak patrikan deitzen da eta Joseba Sarrionandiaren bi poemetatik abiatuta (harriak eta herriak,geografia) gauzatu zuten beraien ekoizpena. Esan liteke deserria dela gai zentrala. Illa da protagonista nagusia eta aukera duzue albistearen hasieran laburmetraiko irudi bat ikusteko.

Solasaldi oparoa izan genuen Mariñerekin eta ertz asko ikutzeko balio izan zigun irratsaioak. Eskerrik asko eta bejondeizuela bioi!

Besteak beste, baliatu genuen Sarriren letrez osatutako kanta batzuk entzun eta irakurri-aztertzeko.

1.- Hiriak- Ruper Ordorika.

2.- Martin Larralde- Ruper Ordorika.

3.- Katuen kantua- Gose.

4.- Sorterriko koplak- Mikel Laboa

Hurrengo podcasta

KULTUR KAPSULAK : Haurrak ez ditugu bahitu behar baizik eta kaptibatu ! (Oa-Huetak)

al. Urr 31 , 2016