IRRATIEN TARTEA: Oarsoaldeko albisteen errepasoa, Oiartzun irratitik

Aurtengo ikasturtean 50 urte betetzen ditu Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak. Hain zuzen ere, lehen klasea 1967ko urriaren 16an eman zuten Arantxa Madariaga eta Ines Olaziregi bi andereñoek. Urtemugaren harira antolatutako ekintzen berri eman du Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebestek Oiartzun irratian, eta horren berri ekarri dugu guk gaurko irratien tartera. Horrez gain, eskualdeko albiste gehiagoren errepasoa ere egin du Etxebestek Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxberriaren laguntzaz.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': Durangoko brigada feminista, trans-patologizazioa eta bertsolaritzako gorputzak

al. Urr 24 , 2016