Joseba Kamio: “Bake prozesuak jarraituko duela esan dute, baina ez dakite teknikoki nola”

Kolonbiarrek ilusioz hasi zuten herenegungo eguna, Kolonbia aro berri baten atarian zegoelakoan. Azken asteko indarrak askatzeko garaia zen, horrenbeste urteetako gatazka odoltsuaren amaiera ospatzeko. Baina milaka boto gutxi batzuek eskura zegoen ametsa zapuztu zuten, azken lau urteetan Habanako negoziazio mahaian egindako ahalegina hankaz gora utzi zituzten. Tarte oso txikiarengatik irabazi zuen bake akordioaren aurkako ezezkoak. Asko izan dira hemendik begira egindako irakurketak, baina bertatik bertara ikusitakoei ere diegu lekua gurean, eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Bogotan dagoen Joseba Kamiori egindako elkarrizketa ekarri dugu Zebrabidera.

Hurrengo podcasta

Uxune Martinez: "Virginia Apgar anestesian zen aditua, eta erditzeen jarraipena egin zuen"

ar. Urr 4 , 2016