IRRATIEN TARTEA: Oarsoaldeko albisteen eta aurreikuspenen kronika, Oiartzun irratitik

Bi astelehenez behin, Oarsoaldeko berriak ekarri ohi ditugu Zebrabideko irratien tartera. Eskualdeko herrietan albiste izandako gaien errepasoa egin eta datozen egunetarako dauden aurreikuspenen berri izateko, Oiartzun irratira jo dugu gaur ere. Nola ez, Gasteizko Legebiltzarreko hauteskundeen biharamuna izanik, Oarsoaldean izan dituzten emaitzen errepasoa jaso dugu, hasteko. Baina gai gehiago ere jorratu dituzte Alazne Etxeberria esatariak eta Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebeste kazetariarekin.

Hurrengo podcasta

Xilaba bertsolari txapelketaren lehen kanporaketaren kronika, Radiokulturakoen eskutik

al. Ira 26 , 2016