Daniel Olzomendi: “Xehetasunetara jo eta lan profesionala egin behar dugu”

Eztabaida ugari izan bada ere, osatu dute jada Ipar Euskal Herriko elkargo bakarra martxan jarriko duen gidaritza batzordea. Orain arte HELEPari buruz egindako ikerketak are gehaigo sakontzea izango da batzorde horren lana, 2017ko urtarrilerako guztia prest egon dadin elkargo bakarra sortzeko. Gogoratu 111 herrik aldeko eta 43k aurkako iritziekin erantzun diotela prefetaren proposamenari. Horren guztiaren inguruan, Euskal Irratietako lagunek Daniel Olzomendiri egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera, Iholdi-Oztibarreren izenean, hautetsien kontseiluko kidea baita Olzomendi.

Hurrengo podcasta

Mikel Ezkerro: "Mairuelegorretako dokumentalarekin herri parte hartzea bilatu dugu"

az. Eka 1 , 2016