Avalon Emerson eta Four Tet Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, aste honetako saioan kilate askoko elektronika entzun dugu. Lehenik eta behin, San Francisco-ra gerturatu gara, Avalon Emerson ezagutzera. Egunez software ingeniaria den gazte honek, beste denbora guztia musika egiten pasatzen du, eta bere Techno original eta bortitzak zeresan handia eman du azken aldian. Bigarrenik Four Tet erraldoia omendu dugu. Post-rock munduan jaioa, Kieran Hebden Ingelesa azken 20 urteetako artista aipagarrienetakoa da elektronika munduan. 1999an Dialogue kaleratu zuenetik, ibilbide izugarria izan du Kieran-ek. Radiohead taldearekin bira egindakoa da, eta Animals, Block Party edota Explotions in the sky bezalako taldeentzat remixak egin ditu. Berak utzitako ondaretik zati txiki bat entzun ahal izan dugu aste honetako saioan!!! ON EGIN eta UP THE KAIOLS!!!

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: Tolosako Espeleologia astea eta Aralarko XIV. orduen proba

al. Mai 16 , 2016