Josu Alcantara Zumaiarra Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Ostiraleko saioan Zumaiatik etorri zitzaigun bixita. Itzurungo olatuetako gerlari, Josu Alcantara gazteak aspalditik du elektronikarekiko erlazio estua. Gazte gaztetatik Txitxarrora igotzeko ohitura izan du, baina orain 4 urte, Ibailo handiaren laguntzaz, dantzalekuko lurretik kabinara eman zuen pausua. Geroztik Noboo, Tartufo, Lokotx, Txalintxo eta inguruko beste hainbat aretotan gozatu dute bere doinuetaz. Horretaz gain Zumaian festa elektronikoak antolatu ohi ditu. Technoa, Deep-a, Tech-house-a edota Minimal-a atsegin ditu, beti ere beren alderik ilunenenetik hartuta. Ostiraleko saioan berau hobeto ezagutu eta sesio eder bat entzuteko parada izan genuen!!! On egin eta UP THE KAIOLS!!!

Hurrengo podcasta

Asteasuko 'Muskerraren bidea' eta Tolosako bertso saioa aipatu dizkigu Jon Mirandak

al. Aza 30 , 2015