TERTULIA: nork eta zergatik eraiki du horren mundu iluna hilekoaren inguruan?

Emakume gazteen sexu osasuna hobetzeko mozioa aurkeztu zuen joan den apirilaren 21ean Manresako CUPk. Dirudienez, udaletxeko pleno aretoan asaldura eragin zuen gaiak, eta hedabide batzuek estu ere hartu dute alderdia udalean konpresa ekologikoak eta merkeagoak erabiltzea proposatzeagatik. Akaso, hilekoaren gaia geure barruan bizi dugulako, baina harridura eragin digu emakumeon 28 egunez behingo zikloaz iritzia emateko eta hausnarketak egiteko zenbaitek duten gogoak, eta gaiari buelta bat emate aldera gaurko tertuliara ekarri dugu Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin hausnartzeko.

Hurrengo podcasta

Adolfo Muñoz: "Ezkerrari oposizioa egitea eskatzen diogu, eztabaida ideologikoa utzi gabe"

ar. Mai 3 , 2016