Irati Zabala Muxika oiartzuar eskalatzailearen berri izan dugu irratien tartean

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu eta Oiartzun aldera begira jarri gara gaurko saioan. Izan ere, Irati Zabala Muxika oiartzuarra buru-belarri sartuta dabil boulder edo bloke txapelketen denboraldian eta parte hartu duen horietan podiumera igotzea lortu du. Duela bi aste, Donostian Fortuna Kirol Elkarteak antolaturiko VII. Pio Baroja txapelketan lehen saria eskuratu zuen. Ba Zabala Muxikarekin hitz egin dute Oiartzun irratiko lagunek, eta Alazne Etxeberria esatariak egin dion elkarrizketa ekarri dugu gurera.

Hurrengo podcasta

Aste honetako ARGIA: banku etikoak, Lakabeko Arkaitz Leon Muela, eta Xabier Letona erraustegiaz

az. Mar 16 , 2016