Atxaga eta Anari, ‘Desertuko biztanleei buruz’ Radiokulturan

Literaturaren eta musikaren bategitea hartu dugu hizpide gaurko elkarrizketaren tartean. Bernardo Atxaga idazlea eta Anari abeslaria batera azaltzen diren emanaldi baten ingurukoak ekarri ditugu, Desertuko biztanleei buruz errezitaldiaren ingurukoak. Formatu txikiko ikuskizun horretan, Anari eta Atxagaren ahotsak basamortuan barreneko bidaia bat kontatzeko tresna bihurtzen izango dira. Abestiak ez ezik, Asun Garikanoren Far Westeko Euskal Herria edota Atxagaren beraren Nevadako egunak liburuetako pasarteak ere entzun daitezke. Joan den otsailaren 28an, Baigorriko Etxauzia gazteluan eskaini zuten ikuskizuna, eta hori aprobetxatuta, Radiokulturako lagunek bi artistekin hitz egin dute.

Hurrengo podcasta

Euskarazko telesailen kalitatea, euskara Netflixen eta 'Bedrag' telesail gomendioa

al. Mar 7 , 2016