Zintzilik Irratiaren aldeko diskoa kaleratu dute, hainbat talderen laguntzarekin.

Zintzilik Irratiak, Oreretako irrati libreak, “3TENGABEK0 3MISI0A ZINTZILIK” CD bilduma aurkezten du. Lan honetan bailarako 12 musika taldeek parte hartu dute, bildumarako abesti bana espreski konposatu dutelarik. Irratiaren 30. urtemuga ospatzeko burutu ditugun ekitaldietan azkena izango da CD hau eta, era berean, hasiera emango dio datorren 31. denboraldiari.

Diskan parte hartu duten taldeak hauek dira: Muskulo, Kasernarat, Zozaya, Korumbà, Yanu, Incognita, Aximila, Nonguayaz, Sendabelarrak, Toil, Kaso Mai eta Nigara Zuek.
Grabazio eta muntai lanetan irratiko kideak aritu dira, eta diskaren azala eskuz serigrafiatuta dago, artisau ikutua emanez, “zuk zeuk egin” ideiari jarraituz. CD-a Copyleft lizentziapean atera dugu eta 10 eurotan dago salgai, abestien interneteko dohako deskargarako ere kode bat duena.

Lehenengo edizioak 250 kopia izango ditu eta aurkezpen kontzertuetan eskuratu ahal izango da. Internet bidez 5 eurotan erosi daiteke edota dohan entzun

KONTZERTUAK_AURKEZPENAK_WEB
Abenduak 19, 19:00etan, Perrategian, Zintzilik irratiaren egoitzan (Tomas Lopez kalea 17, Errenteria) Kontzertu akustikoa izango da (dohan)

Kasernarat,
Zozaya
Zarata (Incognita talde ohia)
Nigara Zuek

Urtarrilak 5, berriz, 20:15etan, Niessen aretoan, Errenterian honako kontzertua:

Sendabelarrak
Kaso Mai
Aximila
Muskulo
Nonguayaz
Gallinero All Stars

Sarrera: 5 euro (etortzen direnek CD-a eskuratu ahal izango dute 5 euroren truke, sarrera erakutsiz).

Zintzilik Irratiak, Oreretako irrati libreak, “3TENGABEK0 3MISI0A ZINTZILIK” CD bilduma aurkezten du. Lan honetan bailarako 12 musika taldeek parte hartu dute, bildumarako abesti bana espreski konposatu dutelarik. Irratiaren 30. urtemuga ospatzeko burutu ditugun ekitaldietan azkena izango da CD hau eta, era berean, hasiera emango dio datorren 31. denboraldiari.

Diskan parte hartu duten taldeak hauek dira: Muskulo, Kasernarat, Zozaya, Korumbà, Yanu, Incognita, Aximila, Nonguayaz, Sendabelarrak, Toil, Kaso Mai eta Nigara Zuek.
Grabazio eta muntai lanetan irratiko kideak aritu dira, eta diskaren azala eskuz serigrafiatuta dago, artisau ikutua emanez, “zuk zeuk egin” ideiari jarraituz. CD-a Copyleft lizentziapean atera dugu eta 10 eurotan dago salgai, abestien interneteko dohako deskargarako ere kode bat duena.

Lehenengo edizioak 250 kopia izango ditu eta aurkezpen kontzertuetan eskuratu ahal izango da. Internet bidez 5 eurotan erosi daiteke edota dohan entzun lotura honetan

Hurrengo podcasta

KomunikARI astea antolatu dute Donostian, hainbat irratik elkarlanean

ar. Abe 15 , 2015