Ongi etorri Arrosa Irrati Sarearen webgune berritura!

laugh
Lagunok, ongi etorri Arrosa Sarearen webgune berritura. Itxura aldatu diogu, informazioa sailkatzeko modua ere bai, eta guri, irratioi buruzko informazioa eguneratu ere egin dugu (bazen-eta garaia).
Webgune honetan berriak zaretenok, jakin ezazue bertan 25 irrati baino gehiagok elkartrukatzen ditugula gure irratsaioak, nork bere irratiaren programazioa osa dezan. Hau izkutuan egin genezakeen, baina hasiera-hasieratik zuekin, entzuleokin partekatu nahi izan ditugu, eta horrela euskarazko irratsaioen gordailu eta erakuslehio duzue gure ataria.
Lehenagotik ezagutzen gaituzuenok, berriz, jakin, ohiko irratsaioez gain, eta iaztik hona ekartzen genituen Zebrabideako elkarrizketez aparte, irratioi buruzko berriak ere irakurri ahal izango dituzuela.
Orain, gogotsu gaude zuen iritzia jasotzeko; beraz, bota puntua!
Gu bagoaz dantzara!

Hurrengo podcasta

BURDINOLA: MANIMAL taldearen "Trapped In The Shadows" diskoa protagonista

ar. Abe 1 , 2015