Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Ikasturtea abian da jada, eta dagoeneko gurasoek hainbatetan joan izan behar dute eskolara, talde zein bakarkako bileretara. Urrats horiek harreman berri baten lehen urratsak izaten omen dira maiz, eta harreman hori hasieratik zaintzea garrantzitsua omen da seme-alaben esperientzian eta eskola aprobetxamenduan oso esanguratsua izan daitekeelako. Horretaz artikulua idatzi du Koldo Gilsanzek eta Bergarako Txapa irrati libreko lagunek egin dioten elkarrizketa izan dugu entzungai.