Iñaki Olaizola: “Medikuen irizpideak ezin du inoiz erabaki pertsonalaren gainetik egon”

IMG_20151029_173315_1Duintasunez hiltzeko eskubidearen inguruan hausnartu nahi genuke jarraian, gaiari tira egiteko hainbat hari mutur badirelako. Hilaren 12an hasita, bi astez egin dute Nicolas Bonnemaisonen aurkako bigarren epaiketa, adibidez, eta kartzelara joan beharko ez badu ere, bi urteko espetxe zigorra ezarri diote, hilurren zeuden zazpi gaixoei hiltzen lagundu zielako. Bestetik, hilurren diren gaixoei hiltzen lagundu edo ez, eta hori nola arautu eztabaidagai da Gasteizko Legebiltzarrean, horren inguruko lege proposamena prestatzeko. Eztabaida jendarteratzea eta nola hil nahi dugun erabakitzeko eskubidean aurrerapausoak ematea asko dela irudituko zaie batzuei, ausartagoak izan eta urrats handiagoak egin behar direla pentsatuko dute besteek. Gaia mahai gainean jarri nahi izan dugu guk ere eta horretarako gonbidatu dugu Iñaki Olaizola.

Hurrengo podcasta

Vida Yovanovich, eta ikuspuntu feministako argazkiak

og. Urr 29 , 2015