Emakume raketistak, ama nerabeak eta EH erdigunera mendi martxa, biharko ‘Gaur8’-n

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Espainia mailan kirol arloan lehen profesionalak izan ziren emakume raketistez eginiko erreportajea  nabarmendu digu, hasteko. Ainara Lertxundik Kariben eta Latinoamerikan nerabe izanik haurdun geratzen diren emakumeen errealitateaz idatzitakoari ere heldu dio. Eta astebururako plan gisa, iganderako Euskal Herriaren erdigunerako hainbat taldek antolatu duten mendi martxaz ere hitz egin digu.

Hurrengo podcasta

Indarkeria matxistaz eta euskal prozesuaren egonkortzeaz, Mikel Elorza betaurreko kritikoak jantzita

ol. Urr 9 , 2015