Igor Goikolea: “Katalanek beldur mezuei ez diete kasurik egiten, hortik indarra ateratzen dute”

Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak emandako erantzun batek polemika piztu du, bertsio ezberdinak zabaldu baitira ingelesez eta gaztelaniaz. Kataluniaren aldebakarreko independentzia aldarrikapen bat onartuko al lukeen galdetu zion Santiago Fisas PPko europarlamentariak Europako Batzordeari uztailaren 21ean, eta Fisasek berak zabaldu zuen Bruselaren erantzuna sare sozialetan, gaztelaniaz: Europako Batzordeak ez du iritzirik ematen estatu kideen barne antolaketari buruz, baina, beste parrafo batean, zehaztu zuen erkidegoetako parlamentuek ezin dutela aldebakarreko independentzia aldarrikapenik egin. Parrafo hori, ordea, ez da inondik inora ageri Junckerrek emandako erantzunaren ingelesezko bertsioan. Europako Batzordeko iturriek argitu dute ingelesezko bertsioa dela zuzena, eta barne ikerketa bat abiatuko du gaztelaniazko bertsioak zergatik erantsi duen parrafo hori argitzeko. Beraz, esango dugu giroa bero dagoela Katalunian eta haraxe jo dugu guk. Astelehenean Atenasen harrapatu genuen lagun bera, Igor Goikolea kazetaria, Bartzelonan dagoelako jada.

Hurrengo podcasta

Alberto Korda argazkilariaz hizketan estreinatu da Irantzu Pastor gurean

og. Ira 24 , 2015