Uztailaren 7an gertatutakoen haritik, elkartasun mezua Jojo Bidarti

Arrosa Irrati Sareko lagunok elkartasun beroena adierazi nahi diogu geure lagun eta Irulegi irratiko kazetari Jojo Bidarti. Ortzaizen gertatzen ari ziren atxiloketen berri ematera joana zen, eta, bertan, polizia bortizki oldartu zenean gomazko pilota batek jota zauritu, eta Donapaleuko ospitalera eraman behar izan zuten.

Gainera, irmo gaitzetsi nahi dugu egun hartako poliziaren jarrera, erabat zentzugabe eta neurriz kanpokoa iruditzen baitzaigu.

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: "Apoloren heriotzean"

og. Uzt 9 , 2015