“Geroz eta gehiago dira, baina oraindik gutxi dira musika munduan oholtzara igotzen diren neskak”

Ekainaren erdi aldera gerturatzen ari gara, eta aurki sartuko gara uda betean. Uda usainak harrapatuta akaso, Zarautza begira jarri gara gaurko saioan, bertan, aurtengo udan rockaren eszenatokira salto egiteko aukera izango baitute 8 eta 16 urte bitarteko neskek Imanol Urbieta musika eskolan. Uztailaren 27tik abuztuaren 1era arte, neskentzako rock udaleku irekia antolatu du MEFsst! Kolektiboak, eta horren inguruko xehetasunak bertako kide batek eman dizkie Arraio irratiko lagunei.

Hurrengo podcasta

'Abarka Short' eta Azkotiko Matadeiko jardunaldiak hartu ditu hizpide EHAZEko Itziar Eliasek

al. Eka 8 , 2015