Oarsoaldeko eta Barakaldoko berri jaso dugu gaurko irratien tartean

Irratien tartea zabaldu eta Oarsoaldera begira jarri gara gaurko saioan. Izan ere, Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak, Oarsoaldeko Hitzako zuzendari Urko Etxebesterekin egin du euren eskualdeko berrien errepasoa. Horrez gain, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gotzon Hermosilla kazetariarekin izandako solasaldiari ere egin diogu lekua, Barakaldoko Gazte Asanbladaren bederatzigarren urtemugaz aritu dira.

Hurrengo podcasta

‘Bilgune kontari’-ren errepasoa egin dugu Amaia Zufiarekin

al. Api 13 , 2015