Erro Ta Berri 2014-01-23

desktop

Gripe garai hauetan Kanbodiatik izurrite berri bat gogor jotzen datorikigu. Belarrizuloetatik sartu eta burmuinean betiko geratuko zaigu. The Deepest Lake izenpean kalera atera da Dengue Fever taldearen lan berria. Berarekin hasiera emango diogu saioari, bere ostean Zelanda Berria, Madagaskar, Kamerun eta Nigeria izango dira bisitatuko ditugun herrialdeak. Amaitzeko Harresian Zulo Gasteiztarren rumba batekin dantza egingo dugu eta Vicente Amigo Barakaldora ikusentzutera joateko gomedatuko dizuet. Hauek izan dira erabilitako kantak:

1) Dengue Fever “Ethanopium”  2) Dengue Fever “The deepest lake on earth”,  3) Moana & The Tribe “Not alone” 4) Moana & The Tribe “Not alone”  5) Razia “Zanako” 6) Rajery “Bedia”  7)  Coco Mbassi “Mande”  8) Sally Nyolo “Me so wa yen”  9) Tony Allen “Boat journey”  10) Harresian Zulo “Calle 24”  11) Vicente Amigo “Poeta en el mar”.

 

Hurrengo podcasta

ASTEBURUAN ZE INGOU?

ol. Urt 23 , 2015