SOINUGELA: “Lou Reed, mila esker” diskoa heltzear

saunders-ordorika-reed

Urriaren 27an beteko da Lou Reed hil zeneko lehenengo urteurrena eta data horretan kaleratuko da Lou Reed, mila esker diskoa. Jonan Ordorikak koordinatu duen proiektu honetan, Reed-en baxu jotzaile Fernando Saunders entzungo dugu, hainbat euskal artistarekin batera (besteak beste Paco Loco, Iñigo Muguruza, Javi Pez). New Yorkeko musikari eta gitarra jotzaile handiaren bertsioak euskaraz abestuko dituzten euskal kantari aukeratu eta esanguratsuek ikutu berezia emango diete Reed-en abestioi. Lagin txiki bat entzun ahal izan dugu gaurkoan, Andoni Delirium-en Walk on the wild side kantuaren bertsioan. Saioaren bigarren zatian, aldiz, Bob Dylan, Toumani eta Sidiki Diabaté, eta Crosby, Stills, Nash and Young izan dira protagonistak.

Hurrengo podcasta

Paradisu zinema #37 Latina salbatu genuenekoa

ig. Urr 5 , 2014