Adesalambrar 2014/06/17

Gaurko irratsaioan, beti bezala berriekin hasi gara eta besteak beste Ukraniako gas egoera azaldu dugu, Errusiak moztu egin baitio gas hornikuntza Ukraniari. Kolonbiako hauteskundeetaz ere hitz egin dugu, bertan Santos presidente hautatu baitute berriz. Palestinari dagokionez, egun hauetan jasaten ari diren atxiloketa masiboak jorratu ditugu, gogorarazten dugu atxiloketa hauek hiru israeldarren bahiketaren ondorioz izaten ari direla. Kolaborazioari dagokionez, Iñaki Etaio izan dugu gurekin, Boliviako egoera ekonomikoaren inguruan aritu dena, bertan dauden zalantzak eta erronkak argitu nahian. Azkenik, elkarrizketa duela aste batzuk gurekin izan genuen Venezuelako brigadista bati egin diogu, Sebastiani hain uzen ere. Berak Venzuelan egon berri den “Foro de la Guerra Mediatico”ari buruz hitz egin du.

Hurrengo podcasta

1215. Katea: BORROKAN

ar. Eka 17 , 2014