A DESALAMBRAR | Denboraldi berriko lehen saioa

Hasi dugu aurtengo A desalambrarren denboraldi berria! Lehen saiorako, hasieran, ohiturei eutsiz, berri batzuk aipatu eta agenda errepasatu dugu. Jarraian Brasil aldera joan gara, pasa den igandean izan ziren hauteskundeak aztertzeko. Horretarako Leire Azkargorta, Sao Paulon bizi den Askapenako kidearekin egin dugu hitzordua. Ondoren Herrialde Valentziarrera jo dugu, Andreu, bertako ezker independentistako kidearekin gaur, urriak 9, izan den manifestazio antifaxistari eta Diadari buruz hitzegiteko. Amaieran, Ernesto “Che” Guevarari omenalditxoa egin diogu.

Hurrengo podcasta

Txaf ZarataZarautzen

ar. Urr 9 , 2018