BERBAZ: Saioa Hernández, sexualitatea aske biziko duen gizartearen ilusioz

Published On 13 ekaina, 2014 | By Berbaz BILBO HIRIA IRRATIA | Berbaz

Sexologia-basica-637x369

Ekainaren 26an (19:00-22:00) jai polita Basauriko Mariaenean, joan nahi duten neska-mutil, andra-gizonentzat zabalik. Desioak aztertzeko, gutako bakoitzarengan dagoen aniztasuna esploratzeko eta guztien artean kontu erotikoen bilduma egiteko izandako tailerraren itxiera ospatzeko jaia.Saioak urteak daramatze sexologia lanbide duela. Eta badaki horretaz zeozer.

Plazerra izan da solasaldia gaur ere, eta horra agertu zaizkugu sexu-bulegora agertzen diren gai nagusiak; gizarte erotofobikoa, sarketari ematen diogun pisu handiegia eta horri lotutako arazotxoak, gizartearen eragina, umeen hezkuntzari buruzkoak, nesken eta mutilen arteko aldeak, ta ze ondo egingo ligukeen inguruotan gehiago dantzatzeak! 🙂 Libro-libro, norbere gorputzaz gozatuz,…

Gai garrantzitsua iruditzen zaigu, gutxitan berbagai izanagatik. Eta gehiagotan ere helduko diogu, eremu mugagabea baita.
Azken unean eskatu diogu Saioari, 10-20 urte barrura begira jarrita, ze ilusio? Erantzun fin-fina: sexualitatea aske biziko duen gizartea, ausar gaitezen lotsak eta beldurrak gainditzen! Uretara botatzea bezala, hasieran zaila, behin barruan, gozamena!
Erreferentziak:
Kantak:
   Arrasto umela (Mikel Urdangarin)
   Txiki-txikia (Split 77+Aiora Renteria)

Comments are closed.