Podcast: Play in new window | Download
Berriz izenarekin kaleratu dute Ezinean azpeitiarrek beraien lan berria; eta argi utzi dute berriz ere hemen direla zenbait urteko isilunearen ondoren. Ibanek kontatu dizkigu talde eta diskoaren gora beherak.
Izan dugu tartea ordea disko berri gehiago entzuteko ere; Petti, Habeas Corpus edo Goienetxe Anaienak esate baterako. Datozen egunetarako kontzertuen agenda birpasatuz osatu dugu asteroko menua.
On egin!